Naiz.info
Lekeitio

Kaiku eta Zumaia garaile Lekeitioko uretan

Gizonezkoetan, Sestaoko trainerua izan da nagusi Urdaibai eta Portugaleteren aurretik. Emakumezkoen kategorian Zumaiak eraman du Euskadiko Txapelketa.

Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu da gaur arratsaldean Lekeitioko uretan, gizonezko eta emakumezkoen kategorietan.

Gizonezkoen San Miguel Ligan, Kaiku izan da nagusi, 19:48,06ko denborarekin. Sestaotarren atzetik sailkatu dira Udaibai (19:55,80), Portugalete (19:56,34), Hondarribia (20:05,80), Orio (20:17,15), San Pedro (20:23,50), San Juan (20:24,62) eta Santurtzi (20:40,01).

Euskotren Ligan, bestalde, Zumaia izan da jaun eta jabe lehian. 11:02,42ko denbora egin dute zumaiarrek eta haien atzetik sailkatu dira San Juan (11:16,28), Hibaika (11:21) eta Orio (11:39,91).