Naiz.info

Kaikuk irabazi du Espainiako Txapelketa

Bizkaitarrak indartsuenak izan dira Moañako uretan kale kaskarrenetik arraunean aritu behar izan diren arren. Orio bigarrena izan da ia 8 segundutara.

Jose Luis Kortak zuzentzen duen Kaiku taldeak irabazi du Espainiako Txapelketa Galizian ospatu den estropadan. Bizkaitarrak hasieratik nagusitu dira Moañako uretan, nahiz eta Oriok gertutik jarraitzea lortu duen lehen bi luzeetan. Kalerik kaskarrenetik aritu den arren, San Miguel Ligan gertatzen ari den bezala, indartsuena dela erakutsi du Kaikuk.

Orio bigaren tokian sailkatu da ia 8 segundutara. Tiran izan da hirugarrena 17 segundutara eta Chapelak laugarren tokian bukatu du 40 segundu baino gehiagora.