NAIZ.INFO

Zierbena eta Cabo da Cruz San Miguel Ligan izango dira

Isuntza ehuneko gutxi batzuengatik gelditu da kanpoan. Zierbenak irabazi du Portugaleteko estropada.

Zierbena eta Cabo da Cruz San Miguel Ligan lehian arituko dira datorren urtean. Bizkaitarrek hamar puntu lortu dituzte play off-etan eta galiziarrek sei. Cabo da Cruz ehuneko gutxi batzuengatik lortu du igoera.

Izan ere, Isuntza bigarren tokian sailkatu da Portugaleten, Zierbenak ehuneko gutxi batzuengatik gainditu ondoren. Bizkaitarek estropada irabazi izan balute, beraiek lortuko zuten igoera. Isuntzaren puntu berdinekin Meira sailatu da eta Zumaia izan da azkena, lau punturekin.