NAIZ.INFO
BAIONA

Emili Martin eta Jon Mintegiaga deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazional espainolak

Auzitegi Nazoinal espainolak Emili Martin eta Jon Mintegiaga Herrirako kideak deklaratzera deitu ditu inputatu gisa, herri mugimenduaren aurka egin zen sarekadaren baitan. Azaroaren 5ean jarri die hitzordua Eloy Velasco epaileak.

Emili Martin, Herriraren prentsaurreko batean Baionan. (Bob EDME)
Emili Martin, Herriraren prentsaurreko batean Baionan. (Bob EDME)

Auzitegi Nazional espainoleko Eloy Velasco epaileak Emili Martin eta Jon Mintegiaga deklaratzera deitu ditu inputatu gisa, bigarrenaren abokatuek Kazeta.infori baieztatu diotenez. Herriraren aurkako operazioaren baitan inputatu ditu eta irailaren 30ean atxilotu zituzten 18 lagunei bezala, «talde terroristako kide» izatea, finantzatzea eta «terrorismoa goratzea» egozten die. Azaroaren 5ean joan beharko dute Madrilera.

Jon Mintegiaga Herriraren Hernaniko egoitzan zegoen Guardia Zibila bertan sartu zenean, baina aske utzi zuten.

Emili Martinek oraindik ez du jakinarazpen ofizialik jaso.