Naiz.info
Donostia

Mikel Vargas presoa aske geratu da bi urtetako zigorra beteta

Mikel Vargas preso donostiarrak askatasuna berreskuratu du Palentziako espetxetik irten ondoren. Bi urte eta hilabeteko zigorra bete ostean geratu da aske.

Mikel Vargas, Palentziako espetxetik irten den momentuan. (NAIZ.INFO)
Mikel Vargas, Palentziako espetxetik irten den momentuan. (NAIZ.INFO)

2011ko urrian espetxeratu zuten Mikel Vargas donostiarra, Segiko kide izatea leporatuta. Bi urtetako zigorra osorik bete ondoren, gaur aske geratu da.

Palentziako espetxean eman ditu azken hilabeteak eta gaur goizean irten da kalera.