@gara_augarte
DONOSTIA

Prezioek gora egin dute urrian Hego Euskal Herrian

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du urrian Hego Euskal Herrian. %0,2 eta %0,9 artean hazi dira prezioak herrialde guztietan. Urte arteko inflazio tasa, ordea, jaitsi egin da.

Jakien prezioen beherakadak urte arteko inflazioaren jaitsieran eragin du.
Jakien prezioen beherakadak urte arteko inflazioaren jaitsieran eragin du.

Prezioek gora egin dute urrian Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan irailarekin alderatuta, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) datuen arabera.

INE estatistika Institutu espainolak berri eman duenez, Araban izan da igoerarik handiena, %0,9koa. Gipuzkoan %0,7 hazi dira prezioak; Bizkaian, %0,5; eta Nafarroan, %0,2.

Azken hamabi hilabeteei erreparatuz gero, inflazio tasak behera egin du herrialde guztietan. Nafarroan bost hamarren jaitsi da; Araban eta Bizkaian, lau hamarren; eta Gipuzkoan, bi hamarren.

Inflazio tasaren beherakadan gehien eragin duten faktoreak jaki eta alkoholik gabeko edariak izan dira, INEren arabera.