NAIZ.INFO
BILBO

Murtziako erasoa salatzeko eskatu die Etxerat-ek eragileei

Larunbat arratsaldean Murtziako espetxera joandako senide eta lagunen furgoneta batek jasandakoa errepikatu ez dadin, eragile guztiei eta gizarteari dei egin dio Etxeratek elkarteak horrelako ekintzak salatu ditzaten.

Euskal presoen senide eta lagunak Murtzian jasandako erasoa salatu du Etxerat elkarteak prentsa ohar batean. Egun gutxitan euskal presoen senide eta lagunen aurkako jazarpen erasoak salatzeko bidaltzen duen bigarren oharra dela ohartarazi dute eta salatu dutenez, «zenbait komunikabidetan eta zenbait politikarik martxan jarri duten mendeku kanpainaren ondorio zuzenak» pairatzen ari dira.

Jazarpen ekintza hauekin bukatu beharra dagoela adierazi dute eta gizarte osoaren eta eragile guztien salaketa gogorra izatea espero dute berriro errepikatu ez daitezen. Aldi berean, sakabanaketa politikarekin amaitzea eskatu dute senide eta lagunen bizitzak arriskuan jartzera behartzen dituelako eta eraso hauek pairatzeko arriskua ere handiagotu egiten duelako.