NAIZ.INFO
DONOSTIA

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa

Igor Elortzak, 703 punturekin, irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin (674,5 puntu), Aitor Sarriegi (674 puntu), Jon Martin (641,5 puntu), Lekue (639,5 puntu) eta Fredi Paia (617,5 puntu) sailkatu dira.

Igor Elortza. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Igor Elortza. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

2.480 bertsozalek Donostiako Gaska kiroldegia bete dute Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa ikusteko.

Igor Elortza nagusitu da eta finalerako sailkapena poltsikoan dauka. Alaia Martin (674,5 puntu), Aitor Sarriegi (674 puntu), Jon Martin (641,5 puntu), Lekue (639,5 puntu) eta Fredi Paia (617,5 puntu) sailkatu dira bere atzetik.

Hurrengo larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren eta finalean kantatuko duten zortzi bertsolarien izenak erabakiko dira.