Joxe Mari Beristain aske uztea ebatzi du Auzitegi Nazionalak

Joxe Mari Beristain Urbieta euskal presoa aske geratu da Auzitegi Nazional espainolaren aginduz, Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren ebazpenaren baitan. Itziartarra Puerto IIIn zegoen.

NAIZ.INFO|MADRIL|03/12/2013|1 comentario

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak Joxe Mari Beristain Urbieta euskal presoa aske uzteko agindua eman du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiaren ebazpena betez.

Itziartarrari 197/206 doktrina ezarri zioten, beste hainbat euskal presori bezala. Egun Puerto III espetxean zegoen. 24 urte egin ditu preso.

Beristainekin batera, Josefa Rodriguez Porca galiziarra ere aske uztea erabaki du.

NOTICIAS RELACIONADAS