NAIZ.INFO
BILBO

Athleticek garaipen batekin agurtu du urtea (2-1)

Zuri-gorriak uste baino gehiago lan egin behar izan dute Rayo gainditzeko, baina azkenean Txapeldunen Ligako postuetan agurtuko dute urtea. [Sailkapenak eta xehetasunak]

Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

San Mames berrian garaitezina izaten jarriatzne du Athleticek. 2013ko azken partidan Txappeldunen Ligako postuetan mantentzeko garaipen baliotsua lortu dute zuri-gorriek. Mikel Ricok eta Mikel San Josek egin dituzte golak.

Lehen zatian aurreratu dira bizkaitarrak. Erraz gainditu dute Rayo, baina gola egin ostean erlaxatu egin dira eta madrildarrek berdintzea lortu dute. Hala ere, zuri-gorriek ez dute estuasen gehiegirik izan oso azkar egin baitute bigarren gola.

Garaipenarekin laugarren postuan jarraituko du Athleticek eta 2014a Anoetan hasiko du Realaren kontra. Euskal derbia inoiz baino erakargarriagoa izango da txuri-urdinak ere Europako postuetan kokatuta baitaude Athleticen atzetik.