NAIZ.INFO
GASTEIZ

Eibarrek Alavesen kontrako derbia irabazi du Mendizorrotzan

0 eta 2 irabazi dute gipuzkoarrek Arruabarrenak eta Jarosikek, bere atean, lortutako golei esker.

Eibarrek irabazi du Mendizorrotzan jokatutako derbia. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Eibarrek irabazi du Mendizorrotzan jokatutako derbia. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Eibarrek 0-2 irabazi du Alavesen aurkako Bigarren Mailako derbia. Armaginak nagusi izan dira Mendizorrotzan etxekoek gol aukera ugari izan dituzten arren.

Arabarrak bere jokoa egiten saiatu dir eta Eibarrek defentsa lanetan sufritu behar izan du. Hala ere, golak gipuzkoarrek egin dituzte. Arruabarrenak 32. minutuan eta Jarosikek bere atean bigarren zati bukaeran.