NAIZ.INFO
SEVILLA

Osasunak garaipena lortu du Betisen zelaian (1-2)

Garaipen garrantzitsua lortu dute nafarrek Betisen aurka lehen itzuliko azken partidan. Jaitsiera postuetatik aldentzea lortu dute. [Xehetasunak]

Osasunak garaipen batekin amaitu du lehen itzulia (1-2). Garaipen garrantzitsua, izan ere, Betis sailkapenaren zuloan kokaturik dago eta hiru puntuekin Osasunak jaitisera postuetatik aldentzea lortu du.

Oraindik asko geratzen da, baina sailkapeneko hamabigarren tokian kokatu dira nafarrak. Sekulakoa orain dela gutxi bizi izan duten egoera kontuan hartuz.

Partidari dagokionez, erraz gailendu da Osasuna. Roberto Torresek lehen minutuan egin du gola eta lehen zatia bukatu aurretik Betisek bi opari gehiago egin dizkio. FIgueresek bere atean egin du gola eta Nolok txartel gorria ikusi du.

Osasunak ere emozioa eman nahi izan dio norgehiagokari eta Andres Fernandezek txartel gorria ikusi du penalti bat egin ondoren. Betisek ordea, huts egin du.

80. minutuan Jorge Molinaren gola iritsi da. Andaluziarrak berdinketa lortzen saiatu dira, baina Osasunak ondo defendatu du garaipena.