NAIZ.INFO
DONOSTIA

Reala eta Racingen arteko partida, kolokan oraindik

Realak eta Racingek gaueko 21.00etan jokatu behar luketen Kopako partida kolokan dago oraindik. Zuzendaritzak dimititu ezean, Kopako final laurdenetako itzuliko partida jokatuko ez zutela agindu zuen Kantabriako taldeak, eta partida airean da oraindik. [Partida, NAIZen]

Joaneko partidan, 3-1 irabazi zion Realak Kantabriako taldeari. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Joaneko partidan, 3-1 irabazi zion Realak Kantabriako taldeari. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Gaurko partida jokatu gabe Reala Kopako finalerdietara iristeko aukerak ditu, oraindik ez delako argitu Racingek zer egingo duen.

Realak 3-1 irabazi zuen Anoetan, final laurdenetako partida.

Hala ere, egoera ekonomiko larria bizi duen Racing taldeko jokalariek taldeko zuzendaritzaren dimisioa exijitu zuten, bestela itzuliko partida jokatuko ez zutela ohartarazita.

Gertatuko denaren zain, Reala Santanderren dago jada, eta partida prest.

Jokatzekotan, NAIZek partida zuzenean eskainiko du.