Olatz Egiguren aske geratu da

18/98 makrosumarioan ezarri zioten espetxe zigorra osorik bete ondoren, aske geratu da gaur goizean.

NAIZ.INFO|BILBO|15/02/2014 10:04
Egiguren
Olatz Egiguren kartzelatik atera ostean. (NAIZ.INFO)

Olatz Egiguren bilbotarrak gaur goizean berreskuratu du askatasuna. Egiguren 18/98 makrosumarioan epaitua izan zen eta ezarritako espetxe zigorra osorik bete ondoren aske geratu da.

Bilboko Santutxu auzoko preso politikoa Almeriako espetxetik atera da gaur goizean eta hainbat senide eta lagunek lehen harrera egin diote kartzela atarian.