NAIZ.INFO
LASARTE-ORIA

Langile bat larri zauritu da Lasarte-Orian, kutxatila bat garbitzen ari zela

Kutxatila bat garbitzen ari zen langile bat larri zauritu da Lasarte-Orian, gas leherketa baten ondorioz.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 11.55 aldera lasarte-Oriako Ola kalean lan istripua izan da. Kutxatila bat garbitzen ari ziren bi langile eta metatu diren gasek leherketa bat eragin dute.

Bi langileetako bat zauritu da, erredurekin. Beste beharginak erredura arinagoak izan ditu eta lankideari lagundu ahal izan dio.

Anbulantzia batek ospitalera eraman du larrien zegoen langilea.