NAIZ.INFO

Lakuako Gobernuari laguntza eskatu diote La Navaleko langileek

La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean eta ontziola ez ixteko inplikazio handiagoa eskatu diote Lakuako Gobernuari.

La Navaleko zenbait langile Gasteizko Legebiltzarrean, Arantza Tapia kontseilariarekin. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
La Navaleko zenbait langile Gasteizko Legebiltzarrean, Arantza Tapia kontseilariarekin. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, bizi duten egoerarentzat konponbidea eta lana aldarrikatzeko.

Legebiltzarrean EH Bilduk eta PSEk galdera bana egin diote Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuari La Navalentzat lana lortzeko egiten ari den gestioen inguruan.

Tapiak erantzun duenez, Lakuako Gobernua ez da ez La Naval ez beste edozein enpresaren merkataritza departamentua eta ez da kontratuak lortzeko arduradun zuzena.

Sestaoko ontziolarentzat kontratu berriak iritsiko direla ziur agertu da, baina onartu du ez daukala horretarako formula zehatzik eta zaila dela.

Adierazpen horien ondoren, La Navaleko enpresa batzordeko lehendakariak, Jose Pedro Gonzalezek, esan du badakitela Lakuako Gobernua ez dela kontratazioen arduradun zuzena baina «laguntza instituzionala» eskatu diote.

«Finantziazioa bilatu behar bada, Eusko Jaurlaritzak hor egon behar du banketxeekin ateak irekitzen», adierazi du.

Gobernu espainolarekin gestioak