NAIZ.INFO
BILBO

Mario Fernandezek ez du baztertzen etorkizunean Kutxabank Burtsara ateratzea

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak ez du baztertzen Kutxabank Burtsara ateratzea etorkizunean.

Mario Fernandez, Bilbon eskaini duen hitzaldian. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Mario Fernandez, Bilbon eskaini duen hitzaldian. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Mario Fernadez Kutxabankeko lehendakariak hitzaldia eskaini du Bilbon, finantza sektorearen etorkizunaren inguruan.

Bertan galdetu diote ea Kutxabank Burtsara ateratzea aurreikusten duten. Fernandezek esan bankua orain berregituratze prozesu batean murgilduta dagoela eta ez duela egoera hori aurreikusten, baina ondoren erantsi duenez, «inozoa litzateke printzipioz hori baztertzea».