naiz.info
IRUÑEA

Osasunak Atletico Madril jipoitu du Sadarren (3-0)

Nafarrak nagusi izan dira partida hasieratik. Cejudo, Armenteros eta Roberto Torresek egin dituzte golak. Atletico Madrilek oso maila eskasa erakutsi du. [Xehetasunak]

Juanfran eta Armenteros lehian. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Juanfran eta Armenteros lehian. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Osasunak denboraldiko garaipenik erosoena lortu du gaur arte Ligako sailkapenaren buruan zegoen Atletico Madrilekin aurka. Gorritxoak bostgarren minutuan aurreratu dira Cejudok egindako gol bati esker eta bukaerararte nagusi izan dira zelaian.

Atsedenaldira joan aurretik iritsi dira beste bi golak. Bigarrena Armenterosek egin du areaz kanpoko jaurtiketa batekin eta hirugarrena Roberto Torresek.

Osasunak partida bikaina egin duen bitartean, Atletico Madrilek ez du maila eman eta merezitako porrota jaso du. Garaipenarekin sailkapeneko azken postuetatik urruntzea lortu dute nafarrek.