Naiz.info
Donostia

Realeko jubenilek galdu egin dute Youth Leaguen Schalkeren aurka

Realeko jubenilek 1-2ko emaitzaz galdu dute Youth Leaguen Anoetan Schalkeren aurka jokatutako norgehiagoka.

Realeko jubenilek ezin izan dute garaipena eskuratu Youth Leaguen Schalke 04ren aurka Anoetan jokatutako norgehiagokan. Lehen minutuetan baloiaren jabe izan dira donostiarrak, baina ez dute aukera garbirik sortzerik lortu.

Lehenengo zatia markagailuan golik gabe amaitu da eta bigarrenean gauzak okertu egin dira Realarentzat. 51. minutuan gorria erakutsi dio epaileak Ugarteri eta hamar jokalarirekin egin behar izan dio aurre neurketari. 

Nolanahi ere, hiru minutu beranduago Sangallik ireki du markagailua donostiarren alde. Alemaniarren erreakzioa ere laster iritsi da, baina, eta 64.ean berdinketa eskuratu dute.

Norgehiagokako garaipenaren gola 74.ean lortu du Schalkek.

Amaieran, 1-2 markagailuan.