NAIZ.INFO
VIGO

Bi punturi ihes egiten utzi die Realak Vigon

Bina amaitu du Realak Vigoko Celtaren aurka ia amaiera arte 1-2 irabazten joan eta bat gehiagorekin jokatu arren. Jagoba Arrasateren taldeak ez du jakin partida bereganatzen eta puntu bakarrarekin itzuliko Donostiara. [Xehetasunak]

Hiru puntuak eskura izan ditu Realak Vigon jokatu duen partidan baina azkenean kale eta bakarrarekin itzuliko dira donostiarrak etxera. Ondo abiatu dute partida Jagoba Arrasateren jokalariek, Canalesek Realean lehen gola sartu du area kanpotik bata bestearen atzetik egindako bi jaurtiketekin. 8. minutua zen eta Reala aurretik jarrita sendo ageri zen.

Lehen zatia amaitzerako urduri antzean zebilen Iñigo Martinezek zango trabatu egin du Bermejo eta penaltiz gola egin du Nolitok (37'). Realeko jokalariek lehenbizi baloia ikutu duela argudiatu dute eta beraz, ez zela penalti. Lehen zatia amaitzerako gol ederra egin du Griezmannek eta 1-2koarekin joan dira txuri-urdinak atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, hiru minutura, txartel gorria atera dio epaileak Aurtenetxeri Velari egindako sarrera bortitz bategatik. Bat gehiagorekin zen Reala, markagailua alde eta itxura guztien arabera partida behin betiko erabakitzeko moduan.

Ez da apenas nabaritu, ordea, Reala hamaikarekin eta Celta hamarrekin zenik. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela Santi Minak sartu du berdinketaren gola eta hor joan zaizkio Realari bi puntu. 51 punturekin da orain Reala eta zazpigarren Vila-Realek Levanteren aurka 1-0 irabazi ostean.

Gaur aukera on bat galdu dutela aitortu du Jagoba Arrasatek berak partida osteko prentsa agerraldian: