Iñigo Urkullu Akitania-Euskadi euroeskualdeko presidente izendatu dute

Alain Rousseten lekukoa hartuta, Iñigo Urkulluk Akitania-Euskadi euroeskualdeko presidente kargua hartu du, Bordelen eginiko batzarrean. Bidasoaz bi aldeetako kooperazioa indartzeko asmoa adierazi dute.

NAIZ.INFO|GASTEIZ|28/04/2014 11:58
Urkullu_rousset
Iñigo Urkullu eta Alain Rousset, Bordelen. (IREKIA)

Goizeko 11.00etan Roussetek harrera egin dio Urkulluri, Bordelen, Akitaniako Kontseiluaren egoitzan.

Ondotik, Iñigo Urkullu euroeskualdeko presidente izendatzeko bilera egin dute. 

Bukatutakoan Urkulluk eta Roussetek agerraldi bateratua egin dute, garraioa, hezkuntza, ekonomia eta kultura hizpide izan dituztela.

Agerraldian mugikortasunaren eremuan sakondu dute bereziki. Ondoren presidentziaren aldaketaren zeremonia ofiziala egin dute Euroeskualdeko kooperazio aktoreen aurrean.

2016an hurbileko trenak Bordele eta Donostia artean ibiliko direla iragarri dute, hiru tren izanen lirateke egunero.

Lakuaren aldetik, Urkullurekin batera, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan dira Bordelen.

AHT

Arratsaldean, Lakuako zein Akitaniako Kontseiluko ordezkaritzek Abiadura Handiko Trenaren eraikitze lanak bisitatuko dituzte. Dordoñako bidezurira joanen dira Rousset eta Urkullu.

Beraiekin batera Oregi joanen da, baita Akitaniako Eskualde Kontseiluko Azpiegitura eta garraio presidenteorde Bernard Uthurry ere.

Euroeskualdea

2011an sortu zen Akitania-Euskadi eskualdea. Kooperazio eremu honek 5,5 milioi biztanle hartzen ditu bere baitan eta eskualdeen tokia indartu nahi du Europar Batasunean. Bere xedea euroeskualdeko garapen ekononiko, sozial eta kulturalaren indartzean laguntzea da. 1,1 milioiko aurrekontua du Akitania-Euskaldi eskualdeak

Bidasoaz bi aldeen arteko mugikortasuna eta kooperazioa indartzeko asmoa adierazi dute.