NAIZ.INFO
ZEGAMA

Kilian Jornet eta Stevie Kremer garaile Zegama-Aizkorri maratoian

Kilian Jornet eta Stevie Kremer izan dira Zegama-Aizkorri maratoiaren garaileak. Lehen euskal herritarrak helmugan Jokin Lizeaga eta Maite Mayora izan da. Jornetek marka berria egin du.

Emakumezkoen podiuma: Stevie Kremer, Elisa Desco eta Maite Mayora. (Gotzon ARANBURU/ARGAZKI PRESS)
Emakumezkoen podiuma: Stevie Kremer, Elisa Desco eta Maite Mayora. (Gotzon ARANBURU/ARGAZKI PRESS)

Kilian Jornet kataluniarra, gizonezkoetan, eta Stevie Kremer estatubatuarra, emakumezkoetan, izan dira Zegama-Aizkorri maratoiaren aurtengo garaileak. Lehen euskal herritarra Jokin Lizeaga izan da gizonezkoetan eta Maite Mayora emakumezkoetan.

Jornetek marka berria egin du, maratoia 3 ordu eta 48 minututan bukatuta. Kremer-ek, berriz, 4 ordu eta 46 minututan bukatu du lasterketa.