NAIZ
DONOSTIA

Zopilotes Txirriaos taldeak emango die hasiera gaur NAIZ Kontzertuei

NAIZ Kontzertuen lehenengo emanaldia emitituko da gaur 22.00etatik aurrera. Zopilotes Txirriaos taldeak estreinatuko du atal berri hau.

Zopilotes Txirriaosen emanaldiarekin hasiko da gaur gauean (22.00) NAIZ Kontzertuak atalaren lehen saioa. Kontzertuak bi zati izango ditu eta ordu erdi inguru iraungo du. Batetik, lauzpabost abesti eskainiko dituzte eta, bestetik, tartekatuta, elkarrizketa bat izango da, musikarien ibilbidea eta sentsazioen inguruan. Emanaldia ikusteko NAIZ.EUS atarian agertuko den bannerrean klikatu besterik ez da egin beharko.

Kontzertuak Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu ditu The Art of Musik produktorak.

Gaurtik aurrera eta datozen hilabeteotan, hainbat talde eta bakarlariren kontzertuak sarean ikusteko aukera izango da, horien artean Anne Etchegoyen, Vendetta eta Willis Drummond, besteak beste.