naiz
uztaritze

Kontseiluak Paueko Auzitegiak Uztaritzeren inguruan hartutako erabakia gaitzetsi du

Paueko Auzitegi Administratiboak bertan behera utzi du Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia eta bere esku-hartzea gaitzetsi du Kontseiluak.

Uztaritzen pasa den uztailaren 14an egindako elgarrataratzea. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)
Uztaritzen pasa den uztailaren 14an egindako elgarrataratzea. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)

Paueko Auzitegi Administratiboak Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia bertan behera utzi zuen atzo. Horren harira, oharra kaleratu du Kontseiluak, Auzitegiaren esku-hartzea gaitzesteko.

«Aski ezaguna da Frantziak gurea bezalako hizkuntzen hiztunekiko erakutsi izan duen jarrera, hain zuzen ere bigarren mailako herritar bihurtzea. Oraingoan beste urrats bat eman du beste instituzio batzuek hartutako erabakiak baliogabetuz», salatu du.

Kontseiluaren aburuz, «Herriko Etxeetan eta beste instituzioetan gure eskubideak bermatu behar dituztela exijitu behar dugu» eta, bide horretan, «oztopoei aurre egin eta euskara ofizial izendatu eta auzitegien debekuen gainetik egunerokoan euskarari ofizialtasunak esleitzen dizkion onforio juridikoen arabera jarduteko» deia luzatu du.