Espetxe zigor eskaerak Periko Solabarria, Ernaiko zazpi kide eta Topatu.infoko batentzat

Periko Solobarriari eta Topatu.infoko kidearentzat 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak eta bi urtekoa Ernaiko 7 kiderentzat Gazte Danbadan «terrorismoa goratzea» leporatuta, Ernai gazte antolakundeak jakitera eman duenez.

naiz|Donostia|18/12/2014 13:33|1 comentario
Periko
Periko Solabarria eta Ernaiko kideak deklaratzera joan zirenean burututako protesta. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Fiskaltzak eta AVTk 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute Periko Solabarria eta Topatu.infoko kide batentzat, eta bi urtekoa Ernai gazte antolakundeko 7 lagunentzat. Gazte Danbadan eta Ernairen webgunean «terrorismoa goratzea» leporatzen zaie.

Auzitegi Nazionalak bi auziak bat egin zituen eta Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroaren heriotzen ostean egindako adierazpenengatik «terrorismoa goratzea» egozten diete gazteei. Bestalde, Topatu.info-ko kidea Gazte Danbada jaialdiaren baitan burututako ekitaldi politikoaren inguruan informatzeagatik pasa zen Eloy Velasco epailearen aurretik beste bi lagunekin batera.

2013ko irailean izan ziren Madrilen deklaratzen eta orain jakin da fiskaltzaren eskaria.

 

Una nueva aportación llega de la mano de la licenciada en Ciencias de la Información, Concha Aretxaga, en la que defiende el carácter público de EiTB como garantía de información veraz y contenidos de calidad. No obstante, también plantea cambios relacionados con la gobernanza del ente público.

UNA EiTB EN LA QUE QUEPAMOS TODAS Y TODOS
Concha ARETXAGA