NAIZ
DONOSTIA

Xabier Arregi aske gelditu da

Xabier Arregi preso bergararra aske gelditu da, Etxeratek jakinarazi duenez. 18/98 auziaren baitan epaitu zuten eta, zigorra osorik beteta, Almeriako espetxetik atera da.

Almeriako espetxetik atera da Xabier Arregi. (NAIZ)
Almeriako espetxetik atera da Xabier Arregi. (NAIZ)

Asteazken goizeko lehen orduan atera da Almeriako espetxetik Xabier Arregi, «Txapi», euskal presoa, Etxerat elkarteak iragarri duenez.

19/98 auzian epaitu eta espetxeratu zuten, «Ekin» atalean, eta hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Auzitegi Gorenak, baina, zazpi urte eta erdira murriztu zuen gero.

Zigorra osorik beteta atera da kalera.