NAIZ
lakuntza

Eneko Lazkozek egin du saiorik onena Lakuntzan

Eneko Lazkozek lortu du puntuaziorik altuena Lakuntzan jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final laurdeneko saioan. Hartara, erabakita geratu da hurrengo fasera sailkatuko diren 18 bertsolarien zerrenda.

Lakuntzan ospatu dute saioa. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Lakuntzan ospatu dute saioa. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Eneko Lazkozek sinatu du saiorik borobilena Lakuntzan. Azken final laurdena izan du gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketak eta gaurkoaren ondotik erabaki da hurrengo faserako sailkatuen zerrenda. 260,5 punturekin amaitu du saioa Lazkozek; bere atzetik, Xabier Terreros (244), Iñigo Olaetxea (242), Xabier Maia (230,5), Patxi Castillo (228) eta Ioar Tainta (215,5).

Final laurdenetako saio bakoitza irabazi dutenak zuzenean sailkatu dira finalerdietara. Lazkoz bera, Julio Soto, Jon Barberena, Aimar Karrika eta Ander Fuentes "itturri"ren kasua dira. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira. Lehian bizirik jarraitzen dute, beraz, Oier Lakuntzak, Oskar Estangak, Xabier Terrerosek, Eneko Fernandezek, Iñigo Olaetxeak, Julen Zelaietak, Miel Mari Elosegi "Luze"k, Saioa Alkaizak, Amaia Elizagoienek, Alazne Untxalok, Sarai Roblesek, Kotte Plazak eta Aritz Saraguetak.