Herri Urrats, ‘@xik ikastol@’ lemapean

Eguzkia eta eguraldi bikaina lagun milaka euskaltzale hurbildu dira Senpereko aintzirara Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua adieraztera.

NAIZ|10/05/2015
Aurorelucas
Eguzkia eta beroa nagusi Senperen. (Aurore LUCAS)

‘@xik ikastol@’ lemapean ospatuko da igande honetan Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jai erraldoia: Herri Urrats. Aurten Ziburuko ikastolarako orubea erosteko baliatuko dute bertan bildutako dirua.

Eguraldia lagun milaka euskaltzale hurbildu dira Senperera.

Haurren festak zipriztinduko ditu aurten ere aintziraren bazterrak. Hiru gune izango dira haientzat, tartean Irrien Lagunen Txokoa. Berrikuntza, berriz, 13-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako Erronka jokoak dakar, lehen aldiz egingo baita Herri Urratsen.

Musikak tarte zabala izango du hiru oholtzetan. Dantzarentzat gune berezia ere atondu dute. Willis Drummond, Betagarri, Zezenaren taldea, Kalakan, Glaukoma eta beste hainbat talde zuzenean ikusteko aukera izango da.

NOTICIAS RELACIONADAS