NAIZ
BIARRITZ

Enrique Lopez iheslaria eta bere emaztea atxilotu dituzte Biarritzen

Enrique Lopez txantrearra eta bere emaztea atxilotu ditu Polizia frantsesak Biarritzen, Kazeta.eus eta Mediabask atariek zabaldu dutenez. Ostegun honetan izandako operazioarekin lotu du Barne Ministerio espainolak Lopezen atxiloketa. Emaztearen inguruan esan dute haren egoera baieztatzeko eraman dutela komisaldegira.

Enrique Lopez. (NAIZ)
Enrique Lopez. (NAIZ)

Enrique Lopez iheslaria eta bere emaztea atxilotu ditu Polizia frantsesak Biarritzen, Kazeta.eus eta Mediabask atariek zabaldu duenez. Negresseko itzulgunean izan dira atxiloketak, 17.30 aldera; lekuko batek azaldu duenez bi auto geratu dira eta kalez jantzitako poliziek eraman egin dituzte.

Lopez Txantreara itzuli zen duela gutxi, 30 urte erbestean egin ostean. Biarrizko Gau Eskolan euskara irakaslea da duela urte askotik.

Barme Ministerio espainoleko iturriek osteguneko polizia operazioarekin lotu dute Lopezen atxiloketa. Emaztea harekin zen eta, iturri hauen arabera, haren egoera argitzeko eraman dute komisaldegira.

Iheslari txantrearraren etxea miatzen ari dira.