naiz
ORERETA

EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz plataformak legealdirako oinarrien akordioa aurkeztu dute

Errenteria Irabazi plataformak eta EH Bilduk Oreretako legealdirako akordioa aurkeztu diete herritarrei. Bertan, oinarrien artean «parte hartzea sustatzea, zerbitzu publikoak indartzea, gardentasuna eta Errenteria 2015 Plan Estrategikoa bultzatzea» izendatu dituzte.

EH Bildu eta Errenteria Irabazi plataformak sinatutako oinarrien aurkezpena. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
EH Bildu eta Errenteria Irabazi plataformak sinatutako oinarrien aurkezpena. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Errenteria Irabaziz eta EHBilduk, 2015-2019 Oreretako udal legegintzaldirako oinarrien aurkezpena egin dute herritarren aurrean Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan.

Bertara gerturatzeko deia egin zieten herritarrei, eta baita hauek erantzun ere. Bertan izan dira Julen Mendozar (EH Bildu) eta Ion Collar (Errenteria Irabaziz), zeintzuek akordioa siantu egin duten. Baina ez dute haiek soilik sinatu, baizik ete herritarren parte hartzearen garrantzia nabarmenduz, bertaratutakoek ere sinatu egin dituzte oinarriak.

Akordio honen bitartez, plataforma udal gobernuan sartuko da Kultura, Ingurugiro eta Zerbitzu Sozialak beregain hartzeko. Adierazi dutenez, akordioak «parte hartzea, zerbitzu publikoen indartzea, gardentasuna eta Errenteria 2015 Plan Estrategikoa bultzatzea» ditu oinarri.

Aurkezpenan, alkate bezala errepikatu egingo duen Julen Mendozak adierazi du akordioak «gune sozial bat zabaltzea» duela jomuga, «eraldaketa politiko eta sozial bat» bultzatzeko ideiarekin. Horregatik apostu egin du elkarlan hau «legaldiaz haratago» zabaltzearen alde, aldaketa «gehiengo sozial eta politikoen bidez» lortze aldera.