NAIZ
BILBO

‘Aste Nagusi Ikusgarria’ izango da aurtengo Bilboko jaietako afixa

Sei finalisten artean herritarrek eta Bilboko Jaietako Batzordeak Joseba Salinas Martinen ‘Aste Nagusi Ikusgarria’ kartela hautatu dute. Irabazleak 3.000 euroko saria lortu du.

Joseba Salinas, aurtengo Aste Nagusiko kartelarekin. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Joseba Salinas, aurtengo Aste Nagusiko kartelarekin. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Bilboko kaleek gaurtik aurrera badute abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Aste Nagusia iragarriko duen kartela. Bozka bidez herritarrek eta Bilboko Jaietako Batzordeak Joseba Salinas Martinen ‘Aste Nagusi Ikusgarria’ afixa hautatu dute sei finalisten artean.

Herritarrek ekainaren 29tik uztailaren 3ra arte izan dute epea kartela hautatzeko, bai Bilboko Udalaren webgunetik, bai Bilboko jaien facebook orrialdetik, eta baita hainbat hedabide kolaboratzaileen bitartez ere, horien artean NAIZen bidez.