NAIZ
DONOSTIA

Arrantzale hondarribiar bat zendu egin da, sarean trabatuta geratu ondoren itota

Lanean ari zen Hondarribiako arrantzalea itota zendu zen atzo iluntzean, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, sarean trabatuta gelditu eta gero.

Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidente Norberto Emazabelek Euskadi Irratiari baieztatu dionez, atzo iluntzean zendu zen 57 urteko behargina, ‘Almirante Berria’ ontzian lanean ari zela.

Emazabalek azaldu du sarea botatzen hasi eta trabatu egin zela. Ontzira igo zutenerako jada hilik zegoen.

Istripua 19.00ak aldera jazo zen, Hondarribitik lau bat ordura.

Gorpua 3.00ak aldera iritsi da herrira.