NAIZ
BAIONA

Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, Angelun izan diren hilketak salatzeko

Angelun izan diren hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mundu Martxaren plataformak ostiral arratsaldeko 18.00etarako.

Ipar Euskal Herriko talde feministek elkarretaratzea antolatu dute heldu den ostiralerako, atzo Angelun izan ziren hilketak salatzeko. Gizon batek emaztea eta bi alabak hil zituen tiroz, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Kontzentrazioa Angeluko Herriko Etxearen aurrean izango da, 18.00etan.

Bortizkeria Sexisten Aurkako Kolektibo Feminista, EHZ-Brigada ubelak, Emazteek Diote eta PAF mugimendua daude deitzaileen artean.