Pasaiako segada argitu dadin auzitegietako bidea agortuko dute senideek

1984an Pasaian Poliziaren segada batean hil zituzten Dioni Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delasen senideek Auzitegi Konstituzionalera joko dute, Gipuzkoako Auzitegiak auzia ez artxibatzeko jarri zuten helegitea atzera bota ondoren.

NAIZ|DONOSTIA|20/07/2016
Pasaia-segada
Gipuzkoako Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Pasaiako segadan hil zituzten militanteen senideek. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen otsailean Pasaiako segada ikertzen zuen auzia. Dioni Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delasen senideek eta Azpeitiko Udalak helegitea aurkeztu zuten Gipuzkoako Auzitegian, baina ekainaren 22an jakin zuten 3. Sekzioak atzera bota zuela.

Hori dela-eta, gaur elkarretaratzea egin dute Poliziak hil zituen Komando Autonomoetako lau militanteen senide eta lagunek, ‘Pasaiako sarraskia argitu’ lelopean. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere bertan izan da.

Azaldu dutenez, epaitegietako bidea agortzeko asmoa dute eta horretarako, lehendabizi, Auzitegi Konstituzionalera joko dute. Honek ere ildo beretik erabakiko balu, orduan Europako bidea hartuko lukete.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.