Manifestazio jendetsua egin dute Bernan Nekane Txapartegiren askatasuna eskatzeko

Suizako hiri nagusiko kaleak Nekane Txapartegiren askatasunaren aldeko aldarriaren lekuko izan dira arratsaldean. Joaldunak, ikurrinak, presoen herriratzearen aldeko oihalak... izan dira alemanez Espainiako tortura kasuak salatzen zituen pankartaren atzetik. Asteasuarra Zurichen dute preso baldintza gogorretan Espainiaren estradizio eskaria argitu bitartean. 

NAIZ|24/09/2016
Ctimkh7wiaojjgb
Bernako manifestazioaren burua. (@HSenpinar)

Manifestazio jendetsua izan da arratsaldean Bernan (Suiza) Nekane Txapartegi asteasuarraren askatasuna eskatzeko. Joaldunak, ikurrinak eta presoen herriratzearen aldeko oihalak izan dira mobilizazioan eta buruan ‘free Nekane’ leloarekin batera Espainiako tortura kasuak salatzen zituen alemanieraz idatzitako pankarta. 

Euskal Herritik gerturatu da jendea bertako elkartasun batzordeekin batera antolatu den mobilizaziora, ‘Eusko Gudariak’ abestuz eta Txapartegiren gurasoei egindako aurresku batekin amaitu da manifestazioa. 

Txapartegi apirilean atxilotu zuten eta harrezkero Zurichen dute preso baldintza gogorretan. 18/98 auziagatik 9 urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazioalak, epaiketan zehar jasandako torturak salatu zituen. Aste honetan, nazioarteko bi adituk tortura salaketaren egiazkotasuna baieztatu dute. Espainiaren estradizio eskaerari Suizak emango dion erantzunaren zain jarraitzen du Txapartegik. 

Bestalde, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (ATA) deituta Valenceko espetxera autobus bete euskal herritar joan da Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran presoek daramaten borrokan elkartasuna adierazteko. Espetxearen atarian kontzentrazioa egin dute dispertsioaren eta urruntzearen aurka. 

Ostegunean Urduña eta Plentziako alkateek Frantziak Bilbon duen kontsulari gutuna helarazi zioten bi presoen egoera salatzeko. Gutunean Zobaran eta Goieaskoetxearen Euskal Herriratzea eskatu zieten bi alkateek frantziar agintariei. 

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.