NAIZ
DONOSTIA

Asilo eskubidea aldarrikatu dute arrazismoaren aurkako martxan

Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako XXI martxa egin dute gaur Pasaia eta Donostia artean. Errefuxiatuen asilo eskubidea aldarrikatu dute ehunka lagunek.

Arrazakeria eta xenofobiaren martxaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Arrazakeria eta xenofobiaren martxaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi elkarteak eta Garapenerako GKE-en Koordinakundeak antolatuta, Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako XXI martxa egin dute gaur  Trintxerpetik Donostiara, «Soluzioak: xenofobia eta arrazakeriaren aurka. Asilo eskubidea eta harrera efektiboa» lelopean. 57 elkarte eta kolektibok babestu dute ekimena aurten.

Goizeko 11.30ean atera dira Trintxerpetik eta bi ordu beranduago iritsi dira Gipuzkoa plazara. Errefuxiatuek Europan bizi duten egoera zailaren aurrean «konponbidaren parte» izateko galdegin diete herritarrei, eta Europako Batasuneko estatuen egungo asilo politika aldatzen ez bada «hilakoak gure mugetan pilatzen» joango direla ohartarazi dute.

Estatu espainola asilo eskaera gutxien hartzen dituen herrialdea dela salatu dute.