NAIZ
GASTEIZ

Errebalidei planto egiten jarraitzen dute hainbat ikastetxetan

Gasteiz, Bilbo edo Barakaldoko zenbait ikastetxeetan planto egin diete gaur Lomce eta Heziberriren baitako errebalidei.

Familien babesa ere jaso dute planto egin duten ikasleek.
Familien babesa ere jaso dute planto egin duten ikasleek.

Azken egunotan bezala, Euskal Herriko zenbait ikastetxetan errebalidei planto egiten jarraitzen dute. Gaur, Gasteizko Mendebaldea eta Lakua instituetan eta Bilboko Unamuno ikastetxeetan egin dute planto. 

Barakaldoko Munoan eta Santutxuko Briñasen ere bat egin dute ekimenarekin.

Hala, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI) teknikariek hutsik aurkitu dituzte gelak.

Familiek ere babesa adierazi diete ikasleei.

Gure Hezkuntza Plataformatik azpimarratu dute «gero eta gehiago» direla plantoarekin bat egiten ari diren ikastetxeak eta agindu dute bide horri eutsiko diotela frogak bertan behera utzi arte.

Atzokoan, Gasteizko Legebiltzarrean errebalida horiek eteteko EH Bilduren proposamena baztertu zuten EAJ, PSE eta PPk. Gaia jorratzen ari zirela aprobetxatuta, Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Ikasle Abertzaleak erakundeak deituta, elkarretaratzea egin zuten Parlamentuaren atarian.