NAIZ
BILBO

Astebete atzeratuta, ekainaren 17an egingo da Lasterbidean lasterketaren seigarren edizioa

Ekainaren 10erako Gure Esku Dagok antolatuta daukan hitzordua dela-eta, Lasterbidean lasterketaren seigarren edizioa astebete atzeratzea erabaki dute. Ondarroan egingo dute, «Animatzen zaz aringaingan etxea?» lemapean.

Ekainaren 10ean egin beharrean, astebete beranduago iritsiko da Lasterbidean lasterketaren seigarren edizioa.

Gure Esku Dagok ekainaren 10erako ekimena antolatua dauka eta biek bat egin ez dezaten, Lasterbidean lasterketako lantaldeak data aldatzea erabaki du.

«Bi ekimen hauek herritarren bultzada lortu behar dute euren helburuak lortzeko, Lasterbideanen kasu euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzea, ehunka senide eta lagun kilometro bat bera ere egin behar ez izateko», azaldu dute.

Beraz, ekainaren 17rako zita finkatuta, gogoratu dute egun osoko egitaraua izanen dela: lasterketa laburra eta lzuea, zozketak, sari banaketa, ekitaldia, kale animazioa eta herri bazkaria, besteak beste.