NAIZ
GASTEIZ

Euskadi-Murias eta Bizkaia-Durango taldeak aurkeztu dituzte Gasteizen

Murias taldea, 2018 denboraldian, gizonezko zein emakumezkoen tropelean egonen da presente. Gaur aurkeztu dituzte Euskadi-Murias eta Bizkaia-Durango Euskadi-Murias taldeak Gasteizen. «Egun oso handia da euskal txirrindularitzarentzat», nabarmendu dute.

Plantillas del Murias y Bizkaia Durango, posando juntas. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Plantillas del Murias y Bizkaia Durango, posando juntas. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Euskadi-Murias eta Bizkaia-Durango taldeek, 2018ko denboraldia hastear dagoenean, aurkezpena egin dute Gasteizen. Gizonezkoen taldea lehenbiziko urtez Kontinental Profesional mailan arituko da aurten, World Tourreko probetan (Euskal Herriko Itzulia, Donostiako Klasika eta Vuelta, besteak beste) aritzeko aukerarekin. Eta hau izango da helburu nagusietako bat.

Jon Odriozola, taldeko zuzendariak, Muriasen garrantzia nabarmendu du: «Egun oso handia da euskal txirrindularitzarentzat». Eta lan horretan. «etorkizunaren aldeko apostu zorrotza» egingo dutela nabarmendu dute. Bide beretik mintzatu da Gari Bravo, taldeko txirrindulari beteranoetako bat: «Odriozola gustoko du irabaztea, eta horretara goaz».

Datorren astean Mallorcan abiatuko duten denboraldirako, honako hauek osatuko dute taldea: «Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Aitor González, Julen Irizar, Mikel Iturria, Julien Lobet, Eduard Prades, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Beñat Txoperena eta Gozton Udondo.

Bizkaia-Durango Murias-Euskadi taldeko arduradun Agurtzane Elorriagak, bere aldetik, Muriasen babesa eskertu du: «Gure proiektua indartzen du eta benetan pozik gaude». Sandra Alonso, Alice Arzuffi, Daniele Christmas, Henrietta Colborne, Miriam Gardachal, Aroa Gorostiza, Irati Idirin, Ane Iriarte, Lierni Lekuona, Cristina Martínez, Yessica Pérez eta Anna Zita Strickerrek osatuko dute 2018ko taldea.