NAIZ
IRUÑEA

Osasunak Sadar futbol zelaia zenbat eurotan erosiko duen galdetu du EH Bilduk

Sadar futbol zelaia berriz ere erosteko Osasunak azaldutako jarrera dela eta, galdera sorta erregistratu du EH Bilduk Parlamentuan Nafarroako Gobernuari zuzenduak.

Sadar futbol zelaiaren kanpokaldea. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Sadar futbol zelaiaren kanpokaldea. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Zehazki, Adolfo Araiz parlamentariak oraindik ere Nafarroako Osagunarekin talde gorritxoak duen zergaren egoeraz galdetzen du, baita Sadar saltzeko asmorik dagoen ala ez eta horrela balitz ze preziotan salduko lukeen.

Zentzu horretan, EH Bilduko parlamentariak «bere garaian Nafarroako Gobernuak Osasunaren zorraren parte bat kitatzeko zelaia erosi zuenean ordaindatuko prezioaren azpitik ez saltzea», iradokitzen dio, hau da, 23,5 milioi euro baino azpitik ez saltzea.

Galdeketa egingo du Osasunak martxoan

Martxoaren 3an Osasunako zuzendaritzak galdeketa egingo du bazkideen artean Sadar futbol zelaia erosten duen ala ez erabakitzeko. 2014 urtean saldu zion Osasunak Sadar futbol zelaia Nafarroako Gobernuari talde gorritxoak Ogasunarekin zuen zorra ordaindu ahal izateko.

Osasunaren zuzendaritzaren helburua Sadar futbol zelaia berriro erostea da, modu honetan krisi garaian galdutako ondarea berreskuratzeko asmoarekin. Luis Sabalza buru duen zuzendaritzak nabarmendu duenez orain, berriz, egoera ekonomikoa normaldu da eta ez dago inolako zorrarik Ogasunarekin.

Sadar futbol zelaiarekin batera Taxoareko kirol instalakuntzak saldu zizkion ere Osasunak Nafarroako Gobernuari, orotara 43 miloi euro pagatu zirelarik.

Iaz Osasunako Ogasunari zor zizkion azken 9,7 milioi euro ordaindu zituen.