naiz
gasteiz

Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erregistratu dute Gasteizen

Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea Gasteizko Parlamentuan erregistratu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Honen oinarrian «babes sozialerako kalitatezko sistema publiko baten aldarrikapena» dagoela adierazi dute sustatzaileek.

uskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena erregistratu du. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
uskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena erregistratu du. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea sustatzeko lehen urratsa eman du gaur Gasteizko Parlamentuan, ekimena beraren erregistroarekin.

Herri Ekimen Legegile hau EAEn zein Nafarroan aurrera eraman nahi du, «eskubide sozialak bermatze-aldera», eta gaurkoan Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu du. LAB sindikatuko Bea Martxuetak adierazi duenez, Herri Ekimen Legegile honen oinarrian «babes sozialerako kalitatezko sistema publiko baten aldarrikapena» dago.

Kartan bildutako eragileek uste dute, LEHaren tresnak mugak baditu ere, «erabilgarria izan daitekeela» eskubide sozialak «eztabaida politikoaren erdigunean» kokatzeko. Hain zuzen, bermatutako gutxieneko diru-sarreren politikak hobetzea eta etxebizitza duin baterako eskubidea izateko helburuarekin hainbat neurri zehatz jasotzen ditu ekimenak.

«Euskal Herriko erakundeek badituzte gai hauen inguruan herritarrak babestuko dituzten politikak garatzeko eskumenak. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak erakundeei exijitzen die gehiengoaren bizi kalitatea hobetzeko neurrien esanetara jarri daitezela». Horretarako, «borondate politikoa» aldarrikatzen dute.