Blanca Fernandez ikertzaile sozialari eman dio Berdinna 2018 saria nafar Gobernuak

Blanca Fernandez Viguera ikertzaile sozialak jasoko du 2018ko Berdinna saria, nafar Gobernuak hala adostuta, herrialdean gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko lanetan egindako ekarpena nabarmenduz. Martxoaren 7an emanen zaio saria. «Bere aktibismo eta militantzia feminista» nabarmendu ditu Gobernuak ohar baten bidez, IPES elkarteko sortzaile bezala feminismoan «aitzindarietako bat» izan dela goraipatuz.

naiz|28/02/2018 12:02
Blancafernandezviguerab
Blanca Fernandez Viguera ikertzaile sozialak jasoko du 2018ko Berdinna saria. (Nafar Gobernua)

Blanca Fernandezek «gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko» egin duen lana goraipatu du nafar Gobernuak. Hau dela-eta, 2018ko Berdinna saria jasoko du martxoaren 7an egingo den ekitaldian. 

Fernandezen hautagaitza IPES Elkarteak aurkeztu zuen eta Nafarroa zein nazioarteko 26 pertsona ezagunek babestu dute. «Gizartea jabetzen da arlo ezberdinetan egin duen lanaz». «Bere aktibismo eta militantzia feminista» nabarmendu ditu Gobernuak ohar baten bidez, feminismoan «aitzindarietako bat» izan dela goraipatuz.

IPESeko sortzaile bezala «elkarte honen genero ildoa» bultzatu zuela ere azpimarratu nahi zian dute. «Teoria feministen ikerketa eta zabalakundea, generoaren, emakumeen historiaren, emakumeen bistaratzean eta ekamumeek zientzia munduan egin dituzten ekarpenen hedapenean» egindako orduak eta lortutako emaitzak ere ez dituzte ahaztu nahi izan Gobernutik.

NUPen egindako lana ere gogora ekarri dute. Bertan ikasleak eta profesionalak ere formatu ditu «gizon eta emakumeen berdintasunean lagunduz».