NAIZ
GASTEIZ

Berdintasuna sustatzeko Bai Sarea osatu dute 60 enpresa eta entitatek

Sektore anitzeko 60 enpresa eta entitatek Emakundek sustatutako Bai Sarea eratzen duen dokumentua sinatu dute. emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko konpromisoarekin.

Bai Sarea osatzen duten enpresa eta entitateen ordezkariak, Izaskun Landaida eta Iñigo Urkullurekin. (IREKIA)
Bai Sarea osatzen duten enpresa eta entitateen ordezkariak, Izaskun Landaida eta Iñigo Urkullurekin. (IREKIA)

Bai Sarea 60 entitatek osatzen dute eta Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile bereizgarria dute. Horren helburua da lankidetzarako espazio bat izatea, berdintasun-planek antolakundeetan lan-merkatuaren genero-ezberdintasunak murrizteko duten eragina biderkatzeko. 2016an abiarazi zen enpresa-sarearen helburua da beste entitateekin esperientziak partekatzea, eta berdintasunaren aldeko politikak antolakundeetan indartu eta gizartean eragin handiagoa izatea. Berdintasunaren aldeko planak eta ekintzak enpresetan duten eragina biderkatzea du xede.

Bai Sarearen parte diren erakundeek honako konpromisoak hartu dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez-diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketingeko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatu eta hedatzea.

Sinadura ekitaldia gaur eguerdian egin dute Gasteizen eta bertan Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi du entitate sinatzaileek urrats berria eman dutela berdintasunaren alde sare horretan parte hartuz, eta nabarmendu du lotura estua dutela berdintasunak eta berrikuntzak, berdintasunak eta kudeaketa aurreratuak.  

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, sare hau enpresek berdintasunarekin duten gero eta konpromiso handiagoa islatzen duen tresna da.