NAIZ
ZEGAMA

Remi Bonnet eta Ida Nilsson, garaile Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Garaile berriak ditu Zegama-Aizkorri mendi maratoiak: Remi Bonnet gizonezkoen kasuan eta Ida Nilsson emakumezkoenean. 500 lagunek hartu dute parte lasterketan.

Gizonezkoen podiuma osatu duten hiru lagunak. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Gizonezkoen podiuma osatu duten hiru lagunak. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Goizeko 9.00ak bueltan ekin diote korrikalariek Zegama-Aizkorri mendi maratoiari. 42km eta 7.472 metroko desnibela gaiditu behar izan dituzte ekimenean parte hartu duten 500 lagunek. Zortzi ordu izan dituzte ibilbidea osatzeko.

Iazko urtean irabazle suertatu zen Stian Angermund-Vik zen faborito nagusia gizonen sailkapenerako, baina hasieratik ikusi da gaur ez zegoela lasterketa lehiatzeko moduan.

Azken jaitsieran erabaki da lasterketa, eta horretan lehen postua mantendu du lasterketa guztia buruan egin duen Remi Bonnetek. 3.53 behar izan du 42 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren izan da azkenen aurreko urteko irabazlea, Stian Angermund-Vik, eta hirugarren Bartolomei Predwojewsk.

Nesken kasuan, berriz, Ida Nilssonek eskuratu du garaipena. Bigarren izan da Laura Orgue, eta hirugarren Ruth Croft.