NAIZ
IRUÑEA

Manolo Campos, Etxarri Aranazko alkate eta HBko kide izandakoa, zendu egin da

1991tik 1993ra Etxarri Aranazko alkate izan zen Manolo Campos, Herri Batasuneko kide izandakoa, zendu egin da. 

Manolo Campos 1991tik 1993ra izan zen Etxarri Aranazko alkate, Herri Batasunaren izenean. Ezin izan zuen legealdia bukatu, sei urterako inhabilitazioa eta 100.000 pezetako isuna ezarri baitzioten, Udalak hartutako erabaki bati jarraiki soldaduskara joan zitezen herriko gazteei neurriak har ziezazkieten laguntzeari uko egin ziolako. 

Berriki ‘Guaixe’ komunikabide sakandarrari emandako elkarrizketan gogora ekarri zuen pasarte hura eta azaldu zuen Etxarri Aranazko Udala izan zela intsumiso adierazten aitzindari, beste batzuekin batera. 

Lerro hauen azpian ikus daitekeen bideoan –Ahotsak izeneko egitasmoaren baitan eginikoa– ere alkate gisa bizi izandakoak aipatzen ditu eta garai hartan herrian zegoen mugimendua dakar gogora. Aipamen berezia egiten dio 1979ko azaroan Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen tiroz hil zuen Mikel Arregi Lakuntzako zinegotziari.