naiz
gasteiz

Gasteizko jaietan ere Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatu dute

Andra Mari Zuriaren plazan ehunka lagun bildu dira, jaietako azken egunean, Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatu eta «justizia» eskatzeko. «Muntai polizialik ez» zioen pankartaren atzean elkartu dira gasteiztar ugari.

Altsasuko gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazi dieta Gasteizko jaietan. (Raul BOGAJO / FOKU)
Altsasuko gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazi dieta Gasteizko jaietan. (Raul BOGAJO / FOKU)

Gaur gauean emanen diete amaiera Gasteizko jaiei eta astea itxi aurretik, Altsasuko gazteak gogoan izan dituzte arabar hiriburuan. Espainiar Entzutegi Nazionalak 13 urte arteko zigorra ezarri zien zortzi sakandarrei, bi guardia zibil eta hauen bikoteekin izandako liskar bat leporatuz.

Gazteen gurasoak egon dira elkarretaratzearen lehen lerroan eta haien alboan egon nahi izan dute arabar ugarik. «Etxera. Altsasukoak Aske. Muntai polizialik ez» zioen pankartak eta «altsasukoak askatu!» bezalako oihuak izan dira nagusi Andra Mari Zuriaren plazan.

Gasteizko jaiei gaur emanen bazaie amaiera, segituan hasiko da Donostiako Aste Nagusiaren txanda, eta bertan segida izanen du elkartasunak. Aste Nagusi Piratari hasiera emango dion suziria botatzen duen Matti pertsonaiaren papera Altsasuko gurasoek beteko dute aurten-eta.