NAIZ
GASTEIZ

Prekarietateak lan heriotzak eragiten dituela salatu dute sindikatuek Laudion

Euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Laudioko herriko plazan astelehenean zendu zen garraiolariaren lan heriotza gaitzesteko.

Laudioko herriko plazan egin dute lan heriotzen eta prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. (LAB)
Laudioko herriko plazan egin dute lan heriotzen eta prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. (LAB)

«Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea» lelopean egin dute elkarretaratzea ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Laudioko herriko plazan. 

Azpimarratu dutenez, prekarietatea dago lan heriotzen atzean eta bereziki garraiolarien lan baldintza kaskarretan jarri dute arreta.

Urtea hasi zenetik 32 langile hil dira Hego Euskal Herrian, LAB sindikatuak emandako datuen arabera.