Vueltaren aurkako eta amnistiaren aldeko margoketak egin dituzte itzuliko bederatzi ibilgailutan

Portugalete eta Barakaldon aparkatuta zeuden bederatzi ibilgailutan Vueltaren aurkako eta amnistiaren aldeko margoketak egin dituzte. Kirol probaren karabana ofizialaren parte ziren ibilgailuak, txirrindulari talde desberdinenak eta TVErenak tartean.

NAIZ|BILBO|12/09/2018 11:06

Lakuako Segurtasun sailaren iturriak aipatuz Efe eta Europa Press agentziek berri eman dutenez, bederatzi ibilgailutan egin dituzte margoketak. 

Goizaldeko ordubata iritsi baino minutu batzuk lehenago aurkitu dituzte margoketak Portugaleteko Canilla pasealekuan aparkatuta zeuden zazpi ibilgailutan.

Beranduago gauza bera gertatu da Barakaldoko Rio Castaños kalean zeuden beste hiru ibilgailurekin.

‘La Vuelta alde hemendik’ eta ‘amnistia osoa’ bezalako aldarriak margotu dituzte ibilgailuetan.

Cannondale taldeko kirol zuzendariak, Juanma Garate Irungo txirrindulari ohiak, margoketak salatu ditu sare sozialetan. 

 

Vueltaren 17. etapa Euskal Herriko errepideetan barrena izango da gaur, Getxotik atera eta Bizkaiko Behatokian bukatuta. NAIZen webgune bereziak sailkapenei, etapei eta taldeei buruzko informazio zabala eskaintzen du. 

NOTICIAS RELACIONADAS