EHZk bizirik jarraituko du, ekainaren amaieran proiektu berritua ardatz iritsiko da

Ekainaren 28tik 30era ospatuko dute kultura eta politika ardatz izango dituen jaialdia. Lekorne alde batera utzi eta oraindik zehaztu ez duten beste leku batera eramango dute jaialdia gaur egindako biltzarrean onartutako proiektu berritua ardatz.

@belastegi|BAIONA|12/01/2019 19:50
Ehz
EHZren biltzarra Baionako Zizpa gaztetxean. (EHZ)

Zalantzen ostean, Euskal Herria Zuzenean Festibala bizirik jarraituko duela erabaki du talde antolatzaile berriak. Ekainaren 28tik 30era ospatuko dute, baina oraindik ez dute non egingo duten erabaki. Datozen asteetan zehaztuko dutela iragarri dute.

Irati Fernandez talde antolatzailearen parte da, eta azaldutakoaren arabera, irailean biltzar nagusia egin zuten EHZ hor bukatzen zen edo segitzen zuen erabakitzeko. «Lau pertsonek eman zuten izena proiektu bat sortzen saiatzeko. Horren harira hamabost pertsonen taldea osatu zen, eta irailetik hona hor ibili gara proiektua prestatzen», azaldu digu.

Gaur bertan biltzarra egin dute proiektua aurkezteko eta bertaratutako 50 pertsonek erabaki dute ekimenarekin aurrera jarraitzea. Bilerara jende berri eta gazte ugari gerturatu dela kontatu digu Fernandezek: «20 urtetik beherako jendea lehen izan ez direnak, eta hori oso positiboa da esan nahi duelako belaunaldi berri bat hor dela».

Jaialdia non ospatuko duten, ordea, ez dute erabaki oraindik baina argi dute orain arteko lekuari ez diotela eutsiko Ipar Euskal Herriko beste herrietara zabaldu nahi dutelako. «Aurreko urteetan Lekornen egin da, zelai handi batean, eta hori izango da egingo dugun aldaketetako bat. Herri txiki batean izango da seguruenik, orain aukera desberdinak aztertzen ari gara», argitu du.

Gaiari dagokionez, bi zutabe nagusiak kultura eta politika izango dira, eta «horrek esan nahi du eduki politikoa izango duela gazteen formakuntzarako». Horretarako saio batzuk prestatuko dituzte festibalean bertan «gaiak lantzeko, eztabaidatzeko eta gure buruak adierazteko». Eskaintza kulturala «zabala eta alternatiboa» izango da eta kontzertuak edo antzerkia bezalako emanaldiek osatuko dute egitaraua.

Una nueva aportación llega de la mano de la licenciada en Ciencias de la Información, Concha Aretxaga, en la que defiende el carácter público de EiTB como garantía de información veraz y contenidos de calidad. No obstante, también plantea cambios relacionados con la gobernanza del ente público.

UNA EiTB EN LA QUE QUEPAMOS TODAS Y TODOS
Concha ARETXAGA