naiz
Gasteiz

14 urteko neska bat larri zaurituta dago, auto batek Gasteizen harrapatu eta gero

14 urteko neska gazte bat harrapatu du auto batek Gasteizko zebrabide bat gurutzatzen ari zela. Larri zaurituta, Santiago ospitalera eraman dute gaztea.

Arabar hiriburuko Zabalgana auzoko zebrabide batean izan da istripua. Auto batek 14 urteko neska bat eraman du aurretik eta larri zaurituta dago gaztea. Udaltzaingoak azaldu egin duenez, gertakaria 09:209ak inguru izan da, eskolarantz zihoala.

Nazioa Batuen eta Labastida kaleen arteko zebrabidea gurutzatzen ari zela, auto batek aurretik eraman du gaztea. Zauri larriak ditu neskak eta Santiago ospitalera ermaan behar izan dute.

35 urteko gizonezko bat zen autoaren gidaria. Alkoholemia negatiboa eman du, baina positiboa kanabisean, baina horrek ez du esan nahi autoa hartu baino gutxi lehenago kontsumitu duenik.